Eskutu bat krisiari aurrea hartzeko Eskutu bat krisiari aurrea hartzeko

Oraindik fresko dauzkagu gogoan 2008ko Atzeraldi Handiaren kudeaketa politikoak berekin ekarri zituen ondorioak: langabezi tasa altuak, etxe-gabetzeak, pobrezia energetikoa, haurren pobrezia, zerbitzu publikoetako murrizketak, soldaten beherakadak eta laneko prekarietatea. Hamarkada bat igaro den arren, suspertze ekonomikoak ez du lortu enplegu tasak guztiz leheneratzea, ez eta familien erosmena berreskuratzea eta, azken urteotako politika kontinuisten ondorioz, Euskadi, bertako biztanleak eta sare produktiboa are kalteberago daude krisi berri batek ekarriko lituzkeen efektuen aurrean.

Argi dago ekonomia arloko laino beltzak berriz ari direla Euskadiko zeruak iluntzen: adierazle makroekonomikoek inpaktu negatiboa izan dezakete euskal enpresetan eta, ondorioz, baita ere enpleguan, familietan eta pertsona kalteberenen bizitzetan. Elkarrekin Podemos indar politikoa azken krisiak eragindako hondamendi sozialetatik ernaldu zenez gero, neurri serioak hartu nahi ditugu, atzeraldi ekonomikoak oraingoan ez dezan inor irentsi.

Horretarako, Euskadik aurrea hartu beharko dio krisiari, beharrezko diren tresnak bereganatuz krisi horren inpaktuak minimizatzeko eta lanpostua gal dezakeen edo zailtasun ekonomikoetan murgilduta gera daitekeen edonor babesteko. Zentzu horretan, Elkarrekin Podemosek akordio bat lortu du aurrekontuetan hainbat neurri sartzeko, eta neurri horiek ezkutu lanak egingo dituzte jendarte osoa eta, batik bat, familiak, gazteak eta euskal enpresak babesteko.

Babesa geure familientzat

Babesa geure enpresentzat

Babesa gure gazteriarentzat


Babesa geure familientzat

DSBEren % 7,5eko URTE-ARTEKO IGOERA BAT LORTZEA, AURREKONTUAK % 4 HANDITUZ

+ 8.000.000 € 2020 (Guztira 16 milioiko igoera)

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara bideratutako partidak % 4 handitzea lortu dugu, hasieran aurreikusi genuenaren bikoitza, 2020an % 7,5eko urte-arteko igoera lortzeraino (% 8,5ekoa pentsiodunen kasuan). Igoera hori berdin aplikatuko da guraso bakarreko bizikidetza-unitateen hileroko laguntza osagarrian.

TOKIAN TOKIKO GARAPEN ETA ENPLEGU PLANAK LEHENTASUNEZKO EKINTZA EREMUETAN

+ 6.000.000 € 2020 / + 4.000.000 € 2021

Enplegu sorkuntzarako eta enpleguaren sustapenerako proiektuak garatzeko aurrekontu-partida handituko da lehentasunezko ekintza eremuetan (Ezkerraldea, Meatzaldea, Oarsoaldea eta Bidasoaldea).

OSASUN MENTALEKO ARAZOAK DITUZTEN ADIN TXIKIKOEI ARRETA EMATEKO UNITATE ESPEZIALIZATUAK

+ 1.000.000 € 2020

Unitate bereziak sortuko dira osasun mentaleko arazoak dituzten haur eta nerabeei arreta emateko. Haur eta nerabeentzako eguneko erietxe bat Basurtun, beste bat Bizkaian (Osasun Mentaleko Sarea), Nerabeentzako Terapia Intentsiborako puntu bat eta nahaste mental larriak dituzten adin txikikoentzako babespeko zentroak, guztia Foru Aldundiekin lankidetzan.

HEZKUNTZA HITZARTUKO IKASTETXEETAN FAMILIEI INPOSATZEN ZAIZKIEN LEGEZ KANPOKO KUOTAK JAZARTZEA

KONPROMISO POLITIKOA

Derrigorrezko irakaskuntza doakoa dela bermatzeko egiten ari garen lanaren fruitua da Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela ikastetxe hitzartuetako ikuskaritza zorrozteko, inork ez diezaion legez kanpoko kuotarik kobratu familiei, hala nola, eskaintzen diren zerbitzu osagarriekin lotuta ez dauden eskolatze gastuengatik.

0 eta 3 URTE BITARTEKO HAURRESKOLA PUBLIKO GEHIAGO ETA MERKEAGO

+ 5.000.000 € 2020

0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza doakoa eta orokorra izateko egiten ari garen lanaren fruitua izan da Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela Haurreskolen tarifak % 10 murrizteko 2020an, eta beste % 10 2021ean. Gainera, hobariak eskainiko dizkie guraso bakarreko familiei, gutxienez hiru ikasgela berri irekiko ditu datozen hilabeteetan (beharra dagoen tokietan) eta tarifetako errenta-tarteak berrikusiko ditu, progresiboagoak izan daitezen.

ARRETA PRIMARIOKO 92 PLAZA GEHIAGO OSAKIDETZAN

+ 1.000.000 € 2020 / + 2.000.000 € 2021 / + 2.000.000 € 2022

Osasun publikoko zerbitzuek jasan duten kalitate galera ikusirik, Osakidetzan arreta primarioko 92 plaza berri sortzea lortu dugu, lehendik aurreikusita zeuden 46 plazez gain (erizaintzan, farmazian, fisioterapian eta administrazioan).

FAMILIEI LAGUNTZEA ETXEAN ENERGIA AURREZTEN

+ 1.000.000 € 2020

Argindarraren tarifa aztertzeko eta energia aurrezten eta eraginkortasunez erabiltzen ikasteko tailerrak antolatuko dira herritar guztientzat Euskadiko lehentasunezko ekintza eremu guztietan (Ezkerraldea, Meatzaldea, Oarsoaldea, Bidasoaldea eta Aiaraldea).


Babesa geure enpresentzat

ENPRESA BIDERAGARRIEN EGONKOTZE FUNTSA

+ 10.000.000 € 2020

Finantzen Euskal Institutuak 10 milioi euro bideratuko ditu euskal enpresa bideragarrien parte-hartzeak erosteko aldi batez, baldin eta arriskua badago atzerriko taldeen desinbertsioak gertatzeko edo bat-bateko kapital irteerak jazotzeko famili enpresetan.

BERTAKO TXIKIZKAKO MERKATARITZA SUSPERTZEKO PLANA eta KANPAINA

+ 1.000.000 € 2020

Aurrekontu-partida bat sortuko da bertako merkataritza eta hurbiltasunezko merkataritza babestuko dituen sustapen kanpaina bat eta plan espezifiko bat bultzatzeko, sektorea ordezkatzen duten antolakundeen parte-hartzearekin eginak.

GAZTEEK LEHEN ENPLEGUA AUTONOMOAREN BIDETIK LORTZEKO PROGRAMA

KONPROMISO POLITIKOA

Eginiko lanari esker, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du aztertzeko bideragarri ote den langile autonomoei zuzendutako Lehen Aukera (gazteentzako lan-arloko lehen aukera) programa diseinatzea.

KULTUR SEKTOREKO AUTO-ENPLEGU AUKERAK HOBETZEA

+ 2.500.000 € 2020 / + 2.500.000 € 2021

Prestakuntza eta enplegu programa bat sortuko da, zeinaren helburua izango baita kultur arloko prestakuntza duten gazteen enplegagarritasuna, birziklapena eta auto-enplegua hobetzea, genero ikuspegia aintzat hartuta. Ekonomia soziala bultzatuko da, bai eta beren lanbidea desagertu ondoren prestakuntza espezifikoa eskatzen duten profesionalen birziklapena.

EUSKAL ENPRESAK PRESTATZEA EKONOMIAREN DESKARBONIZAZIORAKO

+ 500.000 € 2020 / + 500.000 € 2021

Enpresa klusterrentzako txostenak eta azterlanak finantzatuko dira ekonomia deskarbonizatu batek sektore bakoitzean izango lukeen inpaktuari buruz, 2040-2050 horizontetzat hartuta.

EUSKADIKO TXIKIZKAKO SALTOKIEN DIGITALIZAZIOA

+ 200.000 € 2020

Euskadiko txikizkako saltokiak digitalizatzeko Plan Integral bat osatuko da, txikizkako saltokiek gaitasuna izan dezaten aurrean duten erronkari, hots, denda fisikoaren digitalizazioa aurre egiteko (wi-fi, ordenagailuak, webgunea, sare sozialak, pantailak…).

AUTONOMOEK IBILGAILU ELEKTRIKOAK EROSTEKO LAGUNTZAK

+ 1.300.000 € 2020

% 25eko dirulaguntza ildoak emango dira garraio arinerako MDL lizentzia duten garraiolari autonomoek konbustiozko ibilgailuak baztertu eta ibilgailu elektrikoak eros ditzaten.


Babesa gure gazteriarentzat

ETXEBIZITZA PARTEKATUETAN SARTZEKO LAGUNTZAK GAZTEENTZAT

+ 3.000.000 € 2020 / + 2.000.000 € 2021

Tokiko erakundeekin lankidetzan, dirulaguntza programa bat jarriko da martxan, etxebizitza partekatuetan alokairu babestuko erregimenean bizi nahi duten gazteentzat.

DOKTORATU AURREKO IKERLARIEN ORDAINSARIAK HOBETZEA

+ 250.000 € 2020-2021

Prestakuntza jasotzeko eta doktoratu aurreko faseetan dauden ikerlarien ordainsari gordinak handituko dira hemendik aurrera egingo diren laguntza deialdi berrietan eta laguntza horiek berritzeko deialdietan (gutxienez % 5eko igoera 2020-2021 ikasturtean eta beste % 5ekoa 2021-2022 ikasturtean).

GAZTEEN ENPLEGAGARRITASUNA HOBETZEA KULTUR SEKTOREAN

+ 2.500.000 € 2020 / + 2.500.000 € 2021

Prestakuntza eta enplegu programa bat sortuko da, zeinaren helburua izango baita kultur arloko prestakuntza duten gazteen enplegagarritasuna, birziklapena eta auto-enplegua hobetzea, genero ikuspegia aintzat hartuta. Ekonomia soziala bultzatuko da, bai eta beren lanbidea desagertu ondoren prestakuntza espezifikoa eskatzen duten profesionalen birziklapena.

IKUSKARI GEHIAGO LANEKO PREKARIETATEARI AURRE EGITEKO

+ 250.000 € 2020 / + KONPROMISO POLITIKOA

Aurrekontu proiektuan jasota zeuden sei azpi-ikuskari berriez gain, laneko hiru ikuskari postu berri sortuko dira. Gainera, lortu dugu Eusko Jaurlaritza konpromisoa hartzea 2021eko ekitaldian ere plantilla handitzen jarraitzeko, arrazoizko erritmo batean.

GAZTEEN ENPLEGURAKO “LEHEN AUKERA” PROGRAMA BULTZATZEA

KONPROMISO POLITIKOA

“Lehen Aukera” programa eraberrituko da gazte langabetuen enplegagarritasuna hobetzeko: lehentasuna emango zaie gutxienez bi urteko iraupena duten kontratazio mugagabeei eta erreferentziazko hitzarmena aplikatzen dutenei; 1.200 € izango da erreferentziazko batez besteko soldata eta gazte autonomoentzat antzeko programa bat sortzea bideragarria den ala ez aztertuko da.

ELKARREKIN PODEMOSek JOKO ETA APUSTUEN NEGOZIOARI BURUZ EGINIKO LEGE-PROPOSAMENA ONAR DADIN AHALBIDETZEA

KONPROMISO POLITIKOA

Eginiko lanari esker, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du gure Lege-proposamena onartzeko Elkarrekin Podemosekin batera (lege horrek joko eta apustuen negozioa arautuko du 2020ko lehen hiruhilekoan). Hala, egoki iritzitako aldaketak egingo zaizkio proposamenaren edukiari gai hauen inguruan: lokaletara sartzeko kontrola, publizitatea, joko-tasa, ludopatiaren prebentzioari eta tratamenduari aurre egiteko zuzkidurak, e.a.

ALOKAIRUEN PREZIO IGOERAK HOBETO KONTROLATZEA

KONPROMISO POLITIKOA

Eusko Jaurlaritzarekin lanean aritu gara alokairuen prezio igoerak hobeto kontrolatzeko eta etorkizunean neurriak hartzeko. Hala, Jaurlaritzak konpromisoa hartu du 2020an Alokairu Prezioen Erreferentziazko Indize bat sortzeko Euskadin.

DOKTORATU ONDORENGO IKERLARIEN ORDAINSARIAK HOBETZEA

+ 250.000 € 2020 / + 250.000 € 2021

Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programaren hurrengo deialdirako eta dagoeneko emanda dauden laguntzak berritzeko (2020-2021 ikasturtea) deialdirako aurrekontu-zuzkidurak handituko dira, haien soldatak irakasleen soldata kategoriekin berdintzeko bidean.

EKARPEN HANDIAGOA UNEDI

+ 300.000 € 2020

100.000 €ko partidak emango dira UNEDek Euskadin dauzkan zentroetako bakoitzarentzat (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan).

SEKTORE “UBERIZATU” ETA FEMINIZATUETAKO PREKARIETATEARI AURRE EGITEKO IKUSKARITZA PLANAK

KONPROMISO POLITIKOA

Laneko Ikuskaritza Planen barruan, ekintza espezifikoak garatuko dira ekonomia berriko sektoreetan (gidaridun ibilgailuen alokairua, etxerako banaketa edo “delivery” delakoa) eta sektore feminizatuetan (egoitzak, etxeko laguntza, etxeko langileak).

LUDOPATIAREN PREBENTZIOA ETA TRATAMENDUA

+ 436.000 € 2020

Aurrekontu-zuzkidura bat sortuko da ausazko joko- eta apustu-etxeen negozioak eragindako (batik bat gazteen artean) ludopatiaren prebentzio- eta tratamendu-programentzat.