Akordioa Euskadik lurralde eta kohesio sozialean aurrera egin dezan Akordioa Euskadik lurralde eta kohesio sozialean aurrera egin dezan

Euskal herritarrak bi abiaduratako Euskadin banatzen dituzten gizarte eta lurralde arloko arrakalak ixteko erronka dugu

Duela gutxi FOESSA Fundazioak 2019ko Euskadiko gizarte bazterkeriari eta garapenari buruz Cáritasentzat egindako txosten batean ikusten da desparekotasun soziala etengabe hazten ari dela Euskadin, eta dagoeneko desparekotasunik handieneko autonomia erkidegoetako bat dela. 334.000 pertsona, biztanleriaren % 15,2, gizarte-bazterkeria egoeran daude eta gero eta pertsona gehiago dago pobrezia egoeran, soldata bat jaso arren. Gainera, euskal gizartearen % 22k zailtasunak ditu etxebizitza bat eskuratzeko edo haren kostua ordaintzeko. Enpleguak gero eta prekarioagoak dira Euskadik berrikuntzarako eta buru izateko gaitasuna galtzen duen heinean politika sozialetan eta digitalizazioa edo jasangarritasuna bezalako sektore estrategiko berrietan. Lurralde batzuetan, esaterako landa-eremuetan eta euskal udalerririk txikienetan, bereziki jasaten dute egoera hau, azpiegitura eta inbertsio gutxiago dutelako eta zerbitzu okerragoak dituztelako. Erakundeek egoera honekiko duten axolagabekeria oztopo bat da Euskadirentzat, eta ez digu herrialde gisa aurrera egiten uzten.

Egoera hau oso gogoan izanik, akordio bat lortu dugu abian jartzeko izan nahi dugun jendarte kohesionatura bidean (sozialki eta lurraldeari erreparatuta)

Zerbitzu publikoak eta gizarte-babesa hobetuz,arreta berezia jarriz Euskadiko pertsona ahulenak eta eremuetara.

Etxebizitzarako sarbidea erraztuzhigiezinen espekulazioaren aurrean.

Enplegu duinerako aukerak sortuz epe luzeko langabetuentzat, emakumeentzat eta lehentasunezko ekintza-eskualdeetan


Zerbitzu publikoak eta gizarte-babesa hobetuz

DSBEren % 7,5eko URTE-ARTEKO IGOERA BAT LORTZEA, AURREKONTUAK % 4 HANDITUZ

8.000.000 € (Guztira 16 milioiko igoera) 2020

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara bideratutako partidak % 4 handitzea lortu dugu, hasieran aurreikusi genuenaren bikoitza, 2020an % 7,5eko urte-arteko igoera lortzeraino (% 8,5ekoa pentsiodunen kasuan). Igoera hori berdin aplikatuko da guraso bakarreko bizikidetza-unitateen hileroko laguntza osagarrian, eta euren kargu hiru pertsona dituzten pentsiodunek 1.080 € jaso ahal izango dituzte hilean.

ARRETA PRIMARIOKO 92 PLAZA GEHIAGO OSAKIDETZAN

+ 1.000.000 € 2020 / + 2.000.000 € 2021 / + 2.000.000 € 2022

Osasun publikoko zerbitzuek jasan duten kalitate galera ikusirik, Osakidetzan arreta primarioko 92 plaza berri sortzea lortu dugu, lehendik aurreikusita zeuden 46 plazez gain (erizaintzan, farmazian, fisioterapian eta administrazioan).

LUDOPATIAREN PREBENTZIOA ETA TRATAMENDUA

+ 436.000 € 2020

Aurrekontu-zuzkidura bat sortuko da ausazko joko- eta apustu-etxeen negozioak eragindako (batik bat gazteen artean) ludopatiaren prebentzio- eta tratamendu-programentzat.

IKASTETXEETAKO SUKALDEAK BERRESKURATZEA

+ 500.000 € 2020

kastetxeetako sukaldeak berreskuratzeko aurrekontu-zuzkidura handituko da.

ESKOLA-GARRAIOA LANDA-GUNEETAN

+ 100.000 € 2020

Eskola-garraioa jarriko da landa-guneetako 16 eta 18 urte arteko ikasleentzako, esaterako 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietarako, bigarren hezkuntzako ikastetxerik ez dutenetarako, Foru Aldundiekin lankidetzan.

ENPLEGATU PUBLIKOEN AURRE-ERRETIROAGATIKO KALDE-ORDAINETAN EGINDAKO MURRIZKETETAN ATZERA EGITEKO PAUSOAK

KONPROMISO POLITIKOA

Enplegatu publikoen aurre-erretiroagatiko kalte-ordainen eskubidean egindako murrizketen ondorioz sortutako gatazka desblokeatzeko, Gobernuak 2020an sindikatuekin negoziazio-prozesu bat hasteko eta bukatzeko konpromisoa hartzea lortu dugu

0 eta 3 URTE BITARTEKO HAURRESKOLA PUBLIKO GEHIAGO ETA MERKEAGO

5.000.000 € 2020

0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza doakoa eta orokorra izateko egiten ari garen lanaren fruitua izan da Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela Haurreskolen tarifak % 10 murrizteko 2020an, eta beste % 10 2021ean. Gainera, hobariak eskainiko dizkie guraso bakarreko familiei, gutxienez hiru ikasgela berri irekiko ditu datozen hilabeteetan (beharra dagoen tokietan) eta tarifetako errenta-tarteak berrikusiko ditu, progresiboagoak izan daitezen.

OSASUN MENTALEKO ARAZOAK DITUZTEN ADIN TXIKIKOEI ARRETA EMATEKO UNITATE ESPEZIALIZATUAK

+ 1.000.000 € 2020

Unitate bereziak sortuko dira osasun mentaleko arazoak dituzten haur eta nerabeei arreta emateko. Haur eta nerabeentzako eguneko erietxe bat Basurtun, beste bat Bizkaian (Osasun Mentaleko Sarea), Nerabeentzako Terapia Intentsiborako puntu bat eta nahaste mental larriak dituzten adin txikikoentzako babespeko zentroak, guztia Foru Aldundiekin lankidetzan.

INDIZE SOZIOEKONOMIKO BAXUKO FAMILIETAKO IKASLEAK DITUZTEN HEZKUNTZA PUBLIKOKO IKASTETXEAK HOBETZEKO INBERTSIOAK

+ 8.000.000 € 2020 / + 2.000.000 € 2021

Inbertsio gehiago sartu dira 2019-2023an Hezkuntza Azpiegituren Planean, gehien behar duten ikastetxeak hobetzeko, Hezkuntza Beharren Indizearen eta Indize Sozioekonomiko eta Kultural baxuko ikasle kontzentrazioaren arabera.

IKASTETXEETAKO JANGELA JASANGARRIAK ETA DESZENTRALIZATUAK

+ 500.000 € 2020

Konpromisoa hartu da ikastetxeetako jangelak tokiko erakundeekin kudeatzeko proiektu-pilotu gehiago egiteko.

HEZKUNTZA HITZARTUKO IKASTETXEETAN FAMILIEI INPOSATZEN ZAIZKIEN LEGEZ KANPOKO KUOTAK JAZARTZEA

KONPROMISO POLITIKOA

Derrigorrezko irakaskuntza doakoa dela bermatzeko egiten ari garen lanaren fruitua da Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela ikastetxe hitzartuetako ikuskaritza zorrozteko, inork ez diezaion legez kanpoko kuotarik kobratu familiei, hala nola, eskaintzen diren zerbitzu osagarriekin lotuta ez dauden eskolatze gastuengatik.


Etxebizitzarako sarbidea erraztuz

ETXEBIZITZA-PRESTAZIO OSAGARRIRAKO PROGRAMA IRAGANKORRA

KONPROMISO POLITIKOA

Etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren behin betiko diseinua egitean, bermatuko dugu etxebizitza-prestazio osagarria jaso izan dutenak ez direla geldituko etxebizitza-prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubiderik gabe, eta ziurtatuko dugu sistema batetik besterako trantsizioa ordenatua eta bermatzailea izango dela.

HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZEN ERREGISTROA SORTZEA

KONPROMISO POLITIKOA

Etxebizitza, ondasun espekulatibotzat ez ezik, pertsona guztiek eskuratu ahal izango duten eskubidetzat hartuko duen politikarantz joateko, lortu dugu Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzea hutsik dauden etxebizitzen erregistroa garatzeko 2020an.

PERTSONA NAGUSIENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAK

+ 2.000.000 € 2020 / + 2.000.000 € 2021

Abian jarriko ditugu tokiko erakundeekin lankidetzan finantzaketa emateko tresnak, eta etxebizitza komunitarioak sustatuko ditugu euren etxebizitza arlo horretako eskumenak dituen sailaren edo haren menpeko elkarte publikoen esku uzten duten pertsona nagusientzat

ALOKAIRUEN PREZIO IGOERAK HOBETO KONTROLATZEA

KONPROMISO POLITIKOA

Eusko Jaurlaritzarekin lanean aritu gara alokairuen prezio igoerak hobeto kontrolatzeko eta etorkizunean neurriak hartzeko. Hala, Jaurlaritzak konpromisoa hartu du 2020an Alokairu Prezioen Erreferentziazko Indize bat sortzeko Euskadin.


Enplegu duinerako aukerak sortuz

TOKIAN TOKIKO GARAPEN ETA ENPLEGU PLANAK LEHENTASUNEZKO EKINTZA EREMUETAN

+ 6.000.000 € 2020 / + 4.000.000 € 2021

Enplegua garatzeko eta sortzeko proiektuetarako aurrekontu-zuzkidura handitu egingo da emakumeen langabezia tasa Euskadiko batez bestekoa baino handiagoa den eskualdeetan (Aiaraldea, Arabar Errioxa, Enkarterriak, Ibaizabal, Debabarrena eta Bidasoaldea), emakumeak lanaldi osoan eta mugagabeki kontratatzeko laguntzak hobetuz, betiere gizonen soldata berbera jasoko dutela bermatuta.

SEKTORE MASKULINIZATUETAN EMAKUME PROFESIONALAK KONTRATATU DAITEZEN SUSTATZEA

+ 500.000 € 2020

Prestakuntza eta enplegu programa bat jarriko da martxan, zeinaren helburua izango baita profesionaltasun ziurtagiria duten emakumeentzat kalitatezko enplegu egonkorra sustatzea oso maskulinizatuta dauden sektoreetan, horrela emakumeen jarduera- eta okupazio-tasak handitzeko.

SEKTORE “UBERIZATU” ETA FEMINIZATUETAKO PREKARIETATEARI AURRE EGITEKO IKUSKARITZA PLANAK

KONPROMISO POLITIKOA

Laneko Ikuskaritza Planen barruan, ekintza espezifikoak garatuko dira ekonomia berriko sektoreetan (gidaridun ibilgailuen alokairua, etxerako banaketa edo “delivery” delakoa) eta sektore feminizatuetan (egoitzak, etxeko laguntza, etxeko langileak).

KULTUR SEKTOREKO AUTO-ENPLEGU AUKERAK HOBETZEA

+ 2.500.000 € 2020 / + 2.500.000 € 2021

Prestakuntza eta enplegu programa bat sortuko da, zeinaren helburua izango baita kultur arloko prestakuntza duten gazteen enplegagarritasuna, birziklapena eta auto-enplegua hobetzea, genero ikuspegia aintzat hartuta. Ekonomia soziala bultzatuko da, bai eta beren lanbidea desagertu ondoren prestakuntza espezifikoa eskatzen duten profesionalen birziklapena.

DOKTORATU ONDORENGO IKERLARIEN ORDAINSARIAK HOBETZEA

+ 250.000 € 2020 / + 250.000 € 2021

Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programaren hurrengo deialdirako eta dagoeneko emanda dauden laguntzak berritzeko (2020-2021 ikasturtea) deialdirako aurrekontu-zuzkidurak handituko dira, haien soldatak irakasleen soldata kategoriekin berdintzeko bidean.

GAZTEEN KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK HEDATZEA TOKIKO ERAKUNDEETAN

KONPROMISO POLITIKOA

Tokiko erakundeei laguntza gehiago emango zaizkie gazteak kontratatzeko, gazteen enplegurako ekintza programaren markoan. Orain arte, % 16,2tik gorako gazteen langabezi tasak zituzten udalerriek soilik eskura zitzaketen programa horiek, baina, hemendik aurrera, % 13 edo gehiagoko gazteen enplegu-tasa duten udalerrietara ere zabalduko da.

LANGABETUAK BERRIZ KUALIFIKATZEA ENPLEGU BERDEKO NITXOETARAKO

+ 500.000 € 2020 / + 1.500.000 € 2021

Iraupen luzeko langabetuak berriz kualifikatzeko planak jarriko dira martxan; horrela, etorkizun handiko enplegu berdeko nitxoetan sartzeko behar dituzten gaitasunak bereganatuko dituzte: basoen kudeaketa jasangarria eta nekazaritza ekologikoa (lehen sektorea), eraikinen birgaitze energetikoa (eraikuntza), energia berriztagarrien instalazioa, ekonomia zirkularra eta bigarren manufaktura (industria) edo kontsumo arduratsua eta turismo jasangarria (zerbitzuak).

IKUSKAPEN GEHIAGO LANEKO PREKARIETATEARI AURRE EGITEKO

+ 250.000 € 2020

Laneko hiru ikuskari berri izango dira eta sei azpi-ikuskari gehiago ere aurreikusi dira aurrekontuen proiektuan.

GAZTEEK LEHEN ENPLEGUA AUTONOMOAREN BIDETIK LORTZEKO PROGRAMA

KONPROMISO POLITIKOA

Eginiko lanari esker, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du aztertzeko bideragarri ote den langile autonomoei zuzendutako Lehen Aukera (gazteentzako lan-arloko lehen aukera) programa diseinatzea.

DOKTORATU AURREKO IKERLARIEN ORDAINSARIAK HOBETZEA

+ 250.000 € 2020-2021

Prestakuntza jasotzeko eta doktoratu aurreko faseetan dauden ikerlarien ordainsari gordinak handituko dira hemendik aurrera egingo diren laguntza deialdi berrietan eta laguntza horiek berritzeko deialdietan (gutxienez % 5eko igoera 2020-2021 ikasturtean eta beste % 5ekoa 2021-2022 ikasturtean).

GAZTEEN ENPLEGURAKO “LEHEN AUKERA” PROGRAMA BULTZATZEA

KONPROMISO POLITIKOA

“Lehen Aukera” programa eraberrituko da gazte langabetuen enplegagarritasuna hobetzeko: lehentasuna emango zaie gutxienez bi urteko iraupena duten kontratazio mugagabeei eta erreferentziazko hitzarmena aplikatzen dutenei; 1.200 € izango da erreferentziazko batez besteko soldata.