Akordio bat Euskadik aurrera jarrai dezan trantsizio ekologikoan

Euskadiko erakunde nagusiek ikusi dute zein tamainatako erronka daukagun aurrean, eta euskal jendarteak argi dauka berehala eta anbizioz egin behar zaiola aurre. Ondorioz, hauxe da hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea: zerbait egiteko garaia da. Elkarrekin Podemosen iritziz, zerbait horrek gauza asko hartzen ditu barne: eraldaketa estrukturalak egin behar dira energia garbiak lehenesten hasteko, ekonomia dibertsifikatzeko, eraginkortasuna biderkatzeko, baliabideak berraprobetxatzeko, industria modernizatzeko eta garraioa elektrifikatzeko. Gainera, hori guztia baliagarri izango da kalitatezko lanpostu berriak sortzeko, etxebizitzetako klimatizazioa hobetzeko, argindarraren kostua murrizteko, gure mugikortasuna hobetzeko, gure hiriak biziberritzeko, geure burua babesteko krisi klimatikoaren ondorioetatik eta arnasten dugun airearen kalitatea bermatzeko. Hau da, bidezko trantsizio ekologiko bat egin behar dugu, jasangarria eta sozialki justua izango den herri bat eraiki, horrela gure ongizate maila hobetzeko.

Hori zenbat eta lehenago egin, orduan eta aukera gehiago izango ditugu klimarekin hartuak ditugun konpromisoak garaiz betetzeko. Bestalde, herrialde gisa abagune paregabea izango da etorkizuneko sektore jasangarri eta berritzaileetako lider bilakatzeko: energia garbiak, mugikortasun jasangarria, eraikuntza bioklimatikoa, nekazaritza ekologikoa, turismo jasangarria, e.a. Baina hori guztia lortzeko ezinbestekoa izango da akordio zabalak lortzea, kontinuismoa gainditzea eta aurrera egiteko behar-beharrezkoak ditugun baliabideak desblokeatzea.

Etorkizun jasangarri baten oinarriak

Lehen urratsa bidezko trantsizio ekologikoan

Euskadi krisi klimatikoaren ondorioetatik babestuz


Etorkizun jasangarri baten oinarriak

FINANTZAKETARIK EZ EMATEA GAS ERRESERBAK AURKITZEKO BILAKETA BERRIEI

– 733.000 € 2020

Hemendik aurrera ez da aurrekontu-partidarik izango Euskadiko Hidrokarburoak Sozietateak energia fosil gehiago aurkitzeko bilaketak eta ikerketak egin ditzan (“Eremu berriak” eta “BlackFlysch” baimenak).

ETXEETAN EGUZKI ENERGIA TERMIKOKO INSTALAZIOAK HOBETZEKO IKUSKAPENAK

+ 500.000 € 2020

Ikuskapen plan bat egingo da 2010 eta 2015 artean etxeetan ezarritako eguzki energia termikoko instalazioak ikuskatzeko eta haien gabeziak konpontzeko.

EUSKAL ENPRESAK PRESTATZEA EKONOMIAREN DESKARBONIZAZIORAKO

+ 500.000 € 2020 / + 500.000 € 2021

Enpresa klusterrentzako txostenak eta azterlanak finantzatuko dira ekonomia deskarbonizatu batek sektore bakoitzean izango lukeen inpaktuari buruz, 2040-2050 horizontetzat hartuta.

KONTU PUBLIKOEN INPAKTU KLIMATIKOA NEURTZEN HASTEA “KARBONO AURREKONTUAK” OSATUZ

KONPROMISO POLITIKOA

Jaurlaritzak konpromisoa hartu du “karbono aurrekontu” bat lantzen hasteko. Agiri hori 2021eko euskal aurrekontuei atxikiko litzaieke, sektore publikoa has dadin bere isuri kutsagarriei ezarri beharreko mugak ezartzen, eta jakin dezagun gure kontu publikoek ekarpenik egiten ote duten klima aldaketaren aurkako borrokan.


Lehen urratsa bidezko trantsizio ekologikoan

JASANGARRITASUN ENERGETIKOA FINANTZATZEKO TRESNA

+ 5.000.000 € 2020 / + 5.000.000 € 2021 / + 90.000.000 € 2020-2027

Jasangarritasun Energetikorako Legean aurreikusita dagoen finantza arloko tresna jarriko dugu gure udalen esku, inbertsioak egin ditzaten energia aurrezki eta eraginkortasun arloetan. Finantza arloko tresna hori honela banatuko da:

  • 10.000.000 euroko zuzkidura (5.000.000 euro 2020 ekitaldirako eta 5.000.000 euro 2021 ekitaldirako), ikuskapen eta diagnostiko energetikoak finantzatzeko.
  • 90.000.000 euroko zuzkidura, hurrengo ekitaldietan (2020-2027) maileguak eta aurrerakin itzulgarriak emateko, zeintzuen helburua izango baita tokiko erakundeek Legea betetzeko garatu behar dituzten gainerako ekintzak finantzatzea.
EGUZKI ENERGIA SORTZEN DUTEN 1.000 TEILATU BERRI INSTALATZEKO LAGUNTZAK

+ 3.600.000 € 2020 / + 2.000.000 € 2021

Plan bat egingo da datozen 2 urteetan zehar autokontsumo elektrikoa ahalbidetuko duten energia fotovoltaikoko azpiegiturak ezartzeko industria, nekazaritza, merkataritza eta zerbitzu eraikinetako 1.000 pabilioiren teilatuetan Finantzaketa Energiaren Euskal Erakundeak emango du (inbertsio osoaren % 10eko dirulaguntza).

“12 HILABETE, 12 ERRONKA” KANPAINA HIRITARRA

+ 300.000 € 2020

Hileroko kanpaina mediatiko bat finantzatuko da hiritarrak ahalduntzeko klima aldaketaren aurkako borrokan, eta jendarteak jakin dezan zein neurri har daitezkeen eguneroko bizitzan larrialdi klimatikoari aurre egiteko.

FAMILIEI LAGUNTZEA ETXEAN ENERGIA AURREZTEN

+ 1.000.000 € 2020

Argindarraren tarifa aztertzeko eta energia aurrezten eta eraginkortasunez erabiltzen ikasteko tailerrak antolatuko dira herritar guztientzat Euskadiko lehentasunezko ekintza eremu guztietan (Ezkerraldea, Meatzaldea, Oarsoaldea, Bidasoaldea eta Aiaraldea).

LANGABETUAK BERRIZ KUALIFIKATZEA ENPLEGU BERDEKO NITXOETARAKO

+ 500.000 € 2020 / + 1.500.000 € 2021

Iraupen luzeko langabetuak berriz kualifikatzeko planak jarriko dira martxan; horrela, etorkizun handiko enplegu berdeko nitxoetan sartzeko behar dituzten gaitasunak bereganatuko dituzte: basoen kudeaketa jasangarria eta nekazaritza ekologikoa (lehen sektorea), eraikinen birgaitze energetikoa (eraikuntza), energia berriztagarrien instalazioa, ekonomia zirkularra eta bigarren manufaktura (industria) edo kontsumo arduratsua eta turismo jasangarria (zerbitzuak).

AUTONOMOEK IBILGAILU ELEKTRIKOAK EROSTEKO LAGUNTZAK

+ 1.300.000 € 2020

% 25eko dirulaguntza ildoak emango dira garraio arinerako MDL lizentzia duten garraiolari autonomoek konbustiozko ibilgailuak baztertu eta ibilgailu elektrikoak eros ditzaten.

KOMUNITATEEK KUDEATUTAKO ENERGIAREN AUTOKONTSUMOA SUSTATZEA

+ 1.000.000 € 2020

Kontsumitzaile komunitateek kudeatutako bi autokontsumo instalazio jarriko dira martxan.


Euskadi krisi klimatikoaren ondorioetatik babestuz

UHOLDE ARRISKUGARRITASUN MAPAK EGUNERATZEA

+ 500.000 € 2020

Pasaia eta Nerbioi-Ibaizabal itsasadarren uholde arriskugarritasun mapak eguneratuko dira, klima aldaketari buruzko aurreikuspenen arabera.

GASTEIZ HEGOALDEKO IBAIETAN UHOLDEAK PREBENITZEKO PLANA

+ 1.500.000 € 2020 / + 2.000.000 € 2021

Gasteizen uholderik gerta ez dadin, Lasarteko legar-hobietan urmael bat egiteko eta Batan eta Zapardiel ibaiak bideratzeko lanak finantzatuko dira, 2012ko urriaren 24ko Akordio-markoan aurreikusitakoaren arabera.

URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBAREN GARAPEN SOZIOEKONOMIKOA

+ 100.000 € 2020

Aurrekontu-zuzkidura handituko da Urdaibai Biosfera Erreserbako Jarduera Sozioekonomikoen Harmonizazio eta Garapen Programaren berrikuspen osoari buru emateko 2020ko ekitaldia amaitu baino lehen.

LEHEN SEKTOREA KLIMA ALDAKETARI EGOKITZEKO IKERKETAK

+ 1.700.000 € 2020 / + 1.000.000 € 2021

Finantzaketa-ildo bat sortuko da ikertzeko nola egokitu behar zaion Euskadiko lehen sektorea (nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza eta arrantza) klima aldaketari. Gainera, azterlan bat egingo da Ulia-Jaizkibel KBEko kostaren parean dagoen itsas espazioaren lur-itsaso jarraikortasunari buruz. Beste azterketa bat ere egingo da kirol arrantzak Euskadiko itsasoetako arrantza baliabideetan duen eraginari buruz.

AKUIFEROEN GEHIEGIZKO USTIAPENARI BURUZKO AZTERLANAK

+ 500.000 € 2020 / + 1.000.000 € 2021

Programa bat sortuko da azterlanak egiteko arro defizitarioetan edo Zadorrako urtegiekiko menpekotasun handia duten arroetan akuiferoak jasangarritasunez ustiatzeko gaitasunari buruz.