Akordioa Euskadik aurrera egin dezan Akordioa Euskadik aurrera egin dezan

Euskadik erronka garrantzitsuei egin behar die aurre. Izan ere, XXI. mendean aurrera egiten dugun heinean, gero eta premiazkoagoa da larrialdi klimatikoari, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari eta bi abiadura dituen Euskadi honetan euskal gizartea zatitzen duten gizarte- eta lurralde-arrakalei aurre egitea.

Horrez gain, une honetako erronkarik larriena gehitu behar zaio; izan ere, beste krisi ekonomiko bat aurreikusten ari dira, eta bereziki gure familia, enpresa eta gazteengan ondorio larriak izatearekin mehatxatzen gaitu. Kudeaketa kontinuistan oinarritutako hainbat urteren ondoren, Euskadik egoera okerrago batetik abiatuta egin beharko dio aurre beste krisi bati, eta errezeta zaharrek ez dute baliorik izango.

Elkarrekin Podemosen argi dugu Euskadik erronka horiek guztiak gainditu ditzakeela. Horretarako, elkarrekin lan egin behar dugu, herrialde gisa ditugun ezaugarririk onenak azaleratzeko. Azken batean, erantzukizunez jokatu behar dugu, kontinuismoa gainditzeko eta ditugun erronkei begiratuta aurrera egiteko aukera emango diguten akordio zabalak lortzeko, honako akordio honek egiten duen bezala.

Gure lan arduratsuari esker, gaur gure familia, gure enpresa eta gure gazteentzat ezkutu gisa jokatuko duten 201,5 milioi euroko neurriekin abiatuko gara hurrengo krisialdi ekonomikorantz, aldi berean ezinbestekoa dugun ekonomiaren eraldaketa ekologiko eta sozialki bidezkorantz aurrera eginez; hain zuzen ere, indarkeria matxistarik gabeko merezi dugun Euskadi feministarantz; eta gizarte- eta lurralde-kohesioa ezaugarri dituen eta beti defendatu dugun gizarterantz.

Ezkutu bat krisiari aurrea hartzeko

Akordio bat Euskadik gizarte- eta lurralde-kohesioan aurrera egiteko

Akordio bat Euskadik aurrera egin dezan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean

Akordio bat Euskadik aurrera jarrai dezan trantsizio ekologikoan